SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Nortzuk gara PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/09/30

SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da, egitura asanblarioa daukana, independientea eta etnia-anitza. Arrazakeria eta xenofobiaren aurka era aktibo batean egin nahi duen edozein pertsonak parte har dezake.

SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria elkartea 1992. urteko Otsailean aurkeztu zen jendaurrean. Aurreko urtean gure gizartean etorkinen eta minoria etnikoen integrazioaren alde borrokatzeko sortu zen plataforma batetik jaio zen. Une horretarik aurrera lan egiten dihardugu.

Arrazakeria esaterakoan edozein diskriminazio edo bereizketari buruz mintzo gara, bai bana-banakoa, taldekoa zein erakundeena; bai pertsonen azalaren kolorea, jatorria zein ohiturek eragindakoa. Gure ustez, jokaera baztertzaile arrazista eta xenofoboek pertsonen duintasuna eta eskubide berdintasuna erasotzen dituzte. Aitzitik, bidezko eta berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko desagertarazi behar ditugu.

Hona hemen gure helburuak:
- Arrazakeria eta xenofobiaren kontra borrokatzea, berdintasunean oinarritutako elkarbizitza finkatzeko
- Aniztasunak suposatzen duen aberastasuna azpimarratu, testuingurua eskubide eta aukera berdintasuna delarik.
- Jokaera baztertzaile arrazistak eta xenofoboak ahalbidetzen dituzten estereotipoak, aurreiritziak eta estigmatizazioak apurtu nahi ditugu.

 


Mugak


SOS Twitter

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text