SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Mahai ingurua: Atzerritartasun Legeari kritika feminista PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/04/16

Bizkaiko Emakumeen Asanbladak, Munduko Emakumeak, La Posada de los Abrazos, Sortzen eta Bizkaiko SOS Arrazakeriak mahai-inguru bat antolatu dugu hurrengo ostiralerako, Apirilak 23, “Atzerritartasun Legeari kritika feminista” lelopean. Immigrazioa genero ikuspuntutik ikertzen dituzten bi aditu izango ditugu gurekin. Norma Falconi, Kataluniako Plataforma Papeles para Todos y para Todas-eko kideak, atzerritartasun araudia, erreformaren ondorioak eta etorkinen eskubideen aldeko borrokak jorratuko ditu ikuspuntu feminista batetik. María Naredo, Amnistía Internacional-eko kidea eta genero gaietan ikertzailea, indarkeria sexistari buruz arituko da: zehazki, Estatu mailako Indarkeria Sexistaren kontrako Legearen garapenean emakume etorkinen eskubideen babes falta salatuko du.

Askotan esan dugu Atzerritartasun Legea ez bidezkoa, ez gizatiarra eta ez eraginkorra dela. Baina horrez gain lege sexista bat ere bada, emakume zein gizonengan izango duen eragin ezberdina neurtzen ez duen lege oro bezala. Lege hau da emakume etorkinak rol femeninoei lotuta dauden lanetara mugatzen dituena –garbiketa eta zaintza lanak, alegia-, gainera ikustezin eta prekarionak direnak. Halaber, azkenengo erreformak gehietzen dituen murrizketek emakumeengan eragin berezia dauzka. Esaterako, senideen birbateratzea mugatzean emakumeek maiz erabiltzen duten bateragarritasun estrategia bat oztopatzen dute: ama birrelkartzea seme-alabak zaindu ditzan. Erreforma indarkeria sexista arloan aurrepauso bat dela aurkeztu da, baina tratu txarrak salatzen dituzten paperik gabe dauden emakumeei poliziak kanporatze agindua irekitzen die. Sententzia emakumearen alde egiten ez badu, agindua martxan jartzen da. Hizlariak hausnarketa hauek sakonduko dituzte eta gero guztion artean eztabaidatzeko eta proposamen feminista eta antiarrazistak botatzeko aukera egongo da. Anima zaitezte!


 

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





Azken iradokizunak

  • Enhorabuena chicas y chicos! Un NO al racismo y mu... Gehiago...
    10.03.27 21:31

¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text