SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Salerosketaren inguruko artikulua, euskeratua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/05/26

Komunikabideetan etengabe irakurtzen ari gara emakumeak esplotazio sexualerako erabiltzen dituzten trafiko sareen desartikulazioaren inguruko berriak. SOS Arrazakeriatik arduraz begiratzen diegu berri hauei, ez baita informatzen emakume horiek zein egoeratan geratzen diren. Aste hontan tamalez, gure susmoak baieztatu dira: emakume horiek babestu baino, jarraikituak izaten ari dira.

Albisteak esaten du "vudu errituak erabiltzen zituen sexu ustiapen sare bat desegina" (El Pais, 24-05-2010), 19 balizko proxeneten atxiloketari buruz berri eman ondoren "Sarearen biktima ziren 54 pertsona atxilotuak izan ziren ere, atzerritartasun legea urratzeagaitik, ez bait zituzten lan edo egoitza baimenik"

Jakin bagenekien Espainiar gobernuak biktimei baldintza gabeko protekzioa ematea baino mafien kontra egitea lehenetsi ohi duela. Askotan salatu dugun bezala, bai Salerosketaren Kontrako Plana-k zein Atzerritartasun Legearen erreformak zera ezartzen dute: emakumeari protekzioa emateko honek poliziarekin kolaboratzea erabaki behar du (hau da, proxenetak salatu), hausnarketa epe motz batetan. Gure ustez onartezina da protekzioa emateko holako baldintzak jartzea. Baina are eta lotsagarriagoa suertatzen zaigu emakume horiek atxilotuak izatea, hala paperik gabeko etorkinen izaera sexu esplotazioaren biktimaren izaeran aurretik jartzen.


Atzo jaso genuen berria ezagututa, honako galderak egiten dizkiogu geure buruari: zenbat trata-biktima izan dira atxilotuak, zenbatei ireki zaizkie kanporatze agindua, zenbat izan dira atzerritarrentzako barneratze zentruetan (CIE) espetxeratuak edo zenbat erbesteratu dituzten zuzenean. Gobernuari, datu horiek luzatzeko eskaera egiten diogu eta, batez ere, jokabide hau gelditzeko galdapena egin dezan. Hau da, Poliziari euren egoera administratibo hutsagatik emakume hauen kontrako neurririk ez hartzeko agindua eman behar du Gobernuak. Eta batez ere, Estatuak inolako baldintza barik, emakume hauei babesa eta behar beste laguntza bermatu behar die ezinbestez.

Atzerritartasu legeak salerosketa ekiditzeko ez du balio eta guztiz kontrakoa egiten du: delitu hori elikatu. Emakume etorkinek ezin dute era autonomoan migratu, eta hala sareetara jotzen dute laguntza bila. Gainera, euren lan aukerak zaintza, garbiketa eta sexu zerbitzuetara mugatzen ditu legeak. Mafiek ematen duten lehenego pausua emakumeei pasaportea kentzea da, kontrolatuak izateko, eta ihes egiten badute dokumentaziorik gabe egoteagatik atxilotuak izango direlarekin beldurra sartzen diete. Are gehiago, poliziarengana jo ezkero kanporatuak izango direlaren beldur dira, arrazoi guztiarekin. Ondorioz, gure ustez ezin da salerosketaren kontra egin Atzerritartasun Legeak zalantzan jarri gabe.  Legedia hauek emakume eta gizon guztien arteko berdintasuna lortzeko borrokan oztopo benetan larriak dira.

Azkenik, agintariei eta komunikabideei eskatzen diegu emakumezkoen salerosketari  (gizarte-alarma sortzen duen errealitate dramatikoa) buruzko berrietan immigrazioa eta delikuentzia bateratzen dituzten aurreiritziak ekiditzea. Gogora dezagun trata bezalako fenomenoek ez dutela zerikusirik gizarte hau eraikitzen ari diren etorkinekin, baizik eta delitu-ekintzen globalizazioarekin. Izan ere, atxilotuen nazionalizatearen berri emateak migrarien inguruko aurreiritzi ezkorrak susta ditzake.

June Fernández, Bizkaiko SOS Arrazakeria-ko kidea

 

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





Azken iradokizunak

  • Enhorabuena chicas y chicos! Un NO al racismo y mu... Gehiago...
    10.03.27 21:31

¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text