SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Zertarako balio du erroldak? Zer egin dezaket ez badidate erroldatzen uzten? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/05/28


Gai hau erraza dirudi baina guztiz funtsezkoa da etorkinentzat. Lehenik eta behin argi izan behar dugu erroldatzea eskubide eta behar bat dela. Espainiar Estatuan bizi garela frogatzeko bidea da, eta horregatik gizarte sustraitzearen bidez egoitza baimena eskatzeko orduan froga nagusia da. Horrez gain, osasun arreta, hezkuntza eta oinarrizko gizarte zerbitzuetara (oinarrizko errenta edo estutasun laguntzak eskatzeko, esaterako) joateko orduan  beharrezkoa da. Gogora ezazu atzerritarrek bi urtero berritu behar dutela euren errolda, inskripzioa indargabetu ez dadin. Segi irakurtzen erroldatzen uzten ez bazaituzte zer egin dezazun jakiteko:

Pertsona guztiek euren egoitzan erroldatzeko eskubidea daukate, baina agian praktikan zailtasunak aurkitu dituzu: etxebizitza gizarte laguntzak jasotzen dituzten beste lagunekin konpartitzen baduzu (eta ez dute laguntza galdu nahi), jabeak ez duelako errazten (Ogasunak alokatzen dirua irabazten duela jakin ez dezan...), etab. Zure egoera hori bada, honako hau jakin behar duzu:


1- Etxe horretan erroldatuta dagoen edozein personak zure erroldatzea baimendu dezake (ez bakarrik jabeak)

2- Elkarbizitza batasunaren bereizketa bat eskatu daiteke. Hala, dirulaguntzei begira pertsona bakoitzaren diru sarrerak bakarrik kontutan hartuko dira eta ez guztiona.


3- Jabeak erroldatzea baimentzen ez badu, udaltzaingoak etxera joan daitezen eskatu dezakezu, eurek baieztatu dezaten zu han bizi zarela.

4- Bide horietatik ere erroldatzeko aukerarik ez baduzu, errolda idatziz eskatu. Hala, gutxienez dokumentu ofizial batetan Espainiar Estatuan noiztik zauden agertuko da. Edozein distritutako bulegoan eske-idatzia eskatu dezakezu.

Elkartasun erroldari dagokionez -pertsona batek bere etxean bizi ez den baina erroldatzeko aukerarik ez duen pertsona bat erroldatzea-, jadanik jakingo duzue Atzerritartasun Legeak zigortzen duela. Hau onartezina iruditzen zaigu, elkartasuna kriminalizatzea suposatzen baitu. Hala ere, praktikara eramateko Udala eta poliziaren elkarlana beharrezkoa da, eta oraingoz, guk dakigunez, ez dago halakorik. Informazio hori izanda, bakoitzak egoera hausnartu behar du eta erabaki bat hartu: isuna jasotzeko beldurra lehenetsi edo arrisku hori onartu eta gure lagunak oinarrizko eskubideak izan ditzan erraztu.

Bestalde, albiste ona zera da: hainbat udalek paperik gabeko pertsonak ez erroldatzea ezartzen saiatu direnean ez dute lortu, egoera administratiboak ez baitu errolda eskubidea urratzea justifikatzen.  Vic-eko eztabaida izan zen ospetsuena: Estatuaren Abokatutzak erantzun zuen erroldatzeko orduan pasaportea zilegia eta nahikoa dela ulertu behar dela, naiz eta eskatzaileak bisarik ez izan.  Euskadin ere Abanto-Zierbanako Udalak NIE-a (atzerritarren nortasun zenbakia) exigitu zien erroldatzea eskatu zuten hainbat familiei. Horren aurrean SOS Arrazakeriak salaketa kanpaina bat sustatu genuen eta hala Udalak amore eman zuen eta erroldatu zituen.

Hala ere, adi egon behar dugu. Udalen batek etorkinei erroldatzeko orduan baldintza desberdinak ezartzen badizkie edota paperik ez dituztenei ezezkoa ematen badiete, abixatu mesedez.


 


Mugak


SOS Twitter

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text