SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Espazio publikoko ordenantzaren kontra sinatu! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/15

alt

Aurretik kontatu dizuegun bezala, Bilboko Udalak tramitatzen dabilen Espazio Publikoaren Ordenantza atzera pauso galanta da eskubide, askatasun eta hiritarren partaidetzari begira. Batez ere baztertuak dauden gizarte taldeen kontra egiten du: top manta saltzaileak, kaleko prostituta, kaleko musikari eta artistak, etab. Gizarte eragileoi ere kalte handia egingo digu, espazio publikoa aldarrikatze ekintzetarako erabiltzeko aukerak mugatzen baititu. Halaber, pertsona ororen eguneroko bizitzan eragina dauka, bizikleta eta patinetan ibili, kometekin jolastu edota kalean edan bezalako jarduerak murrizten baititu. Eta batez ere, hiri eredu jakin bat inposatzen du: turista eta kongresistei begira eraikitako eskaparate-hiria eta ez guk defendatzen dugun hiri irekia, mugarik gabekoa, anitza, topagune, gozamen eta aldarrikapen gunea.

Hala, Bilbon Kaleak Aske plataformak Ordenantzaren kontrako norbanako alegazioak jasotzen dabil. Deskargatu eta guri pasatu bai e-postaz, eskaneatua, fax-ez (944 790 498), posta arruntaz (Lapurdi 7, 48012 Bilbao) edo gure lokalera etorriz. Bizkaiko Emakume Asanbladaren lokalean edota Ekoetxean ere jasotzen dituzte, biak Alde Zaharreko Pelota Kalean.

Ekainaren 26an Ordenantzaren kontrako jaialdi bat ere ospatuko dugu "Kalea guztiona da lelopean". Irudian kartela daukazu. Egun horretan bilduko ditugu talde bakoitzak jasotako alegazio guztiak.

Espazio Publikoaren Ordenantzaren kontrako alegazioak jeitsi

LBilboko Espazio Publikoko Ordenantza irakurri

Espazio Publikoaren Ordenantzari buruzko laburpen kritikoa

Kalea guztiona da ekitaldiaren kartela (2010-06-26)


 


Mugak


SOS Twitter

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text