Giza baliabideak: Pertsona militanteak dira elkartearen jarduera osoaren oinarrria. Euren lanak eta inplikazioak ideia berrien sorrera eta ekimen guztiak gauzatzea ahalbidetzen dute. Horrez gain, kolaboratzaile puntualek osatutako sare bat daukagu, zeregin konkretuetan parte hartzen dutenak, leku eta espazio gehiagoetara heldu ahal izateko. Egun, bi pertsona egun osoko lanaldian kontratatuak ditugu bulegoko lanetaz arduratzeko, jarduerak koordinatzeko, komunikabideen arretarako eta baliabideak kudeatzeko.
Lokala. Gure lokala Iralabarri auzoan dago, Zabalburu plazatik oso gertu, Bilbon (Link Googlemaps). Hemen asanbladak eta bilerak egiten ditugu, eta Informazio eta Salaketa Bulegoko eta Mediatekako zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Diru-sarrerak: SOS Arrazakeriaren diru-sarrera iturri nagusia 200 inguru bazkidek urtero ekartzen dituzten borondatezko kuotak (euren egoera ekonomikoaren araberakoa) dira. Horregatik, gure erronka kausa antiarrazistarekin bat egiten duten ahalik eta bazkide gehien lortzea da. Osagarri moduan, diru emate puntualak jasotzen ditugu eta materialen salmentarekin (ezer gutxi; kamisetak, txapak, eranskailuak, etab.) ateratzen duguna. Horrez gain, hainbat erakunde publiko eta pribatuk eskeinitako dirulaguntzen bidez garatzen ditugun proiektu, kanpaina eta ekintza konkretuak kofinantzatzen ditugu. Urte askotan BBKren Gizarte Lanaren aldetik gure hezkuntza eta sentikortze jardueretarako, eta baita liburutegirako, finantzaketa garrantzitsu bat ahalbidetzen da.
Arrazakeriaren kontra borrokatzen lagun gaitzazu! Gure sentikortze eta salaketa jarduerak egin ditzakegun lagun gaitzazu: hezkuntza proiektuak, material pedagogikoen fondoa, aholkularitza, hitzaldi eta konferentziak, zinemaldiak, web orialdea, kanpainak, esposizioak, manifestaldiak… Berdintasunezko mundu baten alde borrokatzen lagun gaitzazu. Pertsona guztientzat eskubide guztiak onartzen diren mundu baten alde, bazterketa eta bidegabezko lege ezgizatiarrik gabekoa.
SOS ARRAZAKERIAKO BAZKIDE IZAN ZAITEZ!!!!
Formularioa
DOHAINTZA BAT EGIN EZAZU
- BBK: 2095-0233-10-9104017700
- Euskadiko Kutxa- Caja Laboral: 3035.0083.21.0831091022
|