SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Atzerritartasun legeari EZ! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/11/23

Bizkaiko SOS Arrazakeria betidanik agertu da edozein atzerritartasun legediaren kontra. Gure estatutik kanpo jaio diren pertsonen bizitza modu desberdin batea arautzea arrazakeria instituzionala iruditzen zaigu.

Atzerritartasun legea:

- Ez bidezkoa da, eskubide berdintasunaren kontra doalako

- Ezgizatiarra da, ondorio benetan larriak dituelako: esaterako, Espainiar kostaldera heltzen saiatzean, poliziari ihes egitean edo mugetako hesiak saltatzean gertatzen diren milaka heriotzak. Egoera irregularrean dauden pertsonek askotan ez dituzte gehiegikeriak salatzen (poliziarenak, genero indarkeria, etab.) kanporatuak izatearen beldur direlako; ekonomia murgilduan soilik lan egin dezakete; ezin dira euren senideekin elkartu....

- Gainera ez da eraginkorra, ezinezkoa baita pertsonek euren biziak hobetzearen nahia kontrolatzea. Pertsonak beti egon gara migratzen eta ez dugu migratzeari utziko lege baten oztopoengatik.

Pasaden Azaroaren 26an legediaren erreforma bat onartu zen Espainiar Legebiltzarrean. Atzera pauso konkretuak gehietzen ditu, baina batez ere, sakoneko bi asmo indartzen ditu: etorkinak lanesku hutsa bezala aurkeztea eta euren artean kategoria berdinak gehitzea, ala pertsonen arteko desberdintasunak eta bazterkeriak handituz. Bizkaiko SOS Arrazakeriak beste 22 taldeekin mobilizazio bat prestatu du progresistatzat saltzen diguten erreforma honi ezetz esateko baina, batez ere, gure helburua eskubide berdinak dituzten pertsonak osatutako gizarte bat eraikitzea dela gogorarazteko. Manifestazioa Abenduak 12 eguerdiko 12etan hasiko da Arriaga Plazatik.

Hurrengo baliabide hauek ikusi:

Manifestazioaren kartela
Pititako irratiak egindako iragarkia
Mar de Fueguitos irratsaioan elkarrizketa (Tas-Tas Irratia)
Atzerritartasun Legearen erreforma
SOS Racismoko Federazioak plazaratutako komunikatua


 


Mugak


SOS Twitter

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text