SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Jardunaldi feministetan egon gara PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/12/14

Jornadas FeministasBizkaiako SOS Arrazakeriako kideak Granadara joan ziren pasaden asteburuan Estatu mailako Jardunaldi Feministetan parte hartzeko. Kriston esperientzia izan zen: 3000 emakume elkarrekin, eztabaidatzen eta gozatzen, eta horien artean etorkin kopuru eta partaidetza altua.

Kulturartekotasuna aintzat hartu zen Dolores Juliano, Justa Montero, Carmen Gregorio, Remei Sipi eta Ana Murcia bezalako hizlariei esker.  Azken honek, Garaipen elkarteko kidea, transfeminismo kontzeptua proposatu zuen: "un feminismo transoceánico, transnacional, translingüístico, transgénero, transformador y transgresor". Nola ez, asko txalotu genuen. Denek feminismo anitz baten alde egin zuten, Hegoaldeko emakumeen esperientziez aberasten dena eta hauek pairatzen dituzten eskubide urraketez arduratzen dena, guztion arazoa baitira. Partaideek egoera bereziki larriak aipatu zituen: etxeko langileen lan baldintzak edo indarkeria sexistaren aurrean emakume etorkinen babes falta.


SOSeko neskok Atzerritartasun Legeak emakume etokinengan dituen ondorio larriak azaldu genituen eta abenduak 12an egin behar genuen manifestaziora gonbidapena zabaldu genuen.Beste gaiei buruz gure ikuspuntu antiarrazistaehar dela eta hau prostituta etorkinen kontra erabiltzen ari dela (kanporatze aginduen bidez) salatu.

Batez ere, topaketa hauen bidez beste emakume taldeekin elkarlana bultzatu ahal izango dugu eta gorputza aniztasun eta elkartasun giro horrekin asko alaitu dugu.

GORA BORROKA FEMINISTA!!!!


Granadan orain dela 30 urte ospatutako jardunaldietako irudiak


Dim lights Embed Embed this video on your site

 

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





Azken iradokizunak

  • Enhorabuena chicas y chicos! Un NO al racismo y mu... Gehiago...
    10.03.27 21:31

¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text