SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Paperik gabekoen gaineko erruduntasun presuntzioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/01/20

Zuria Arzua SOS-eko kideak oso beharrezkoa den artikulu bat idatzi du, Vic-eko egoeraren harian eta immigrazio irregularrari buruz politikarien mezuak kritikatuz. Orain arte Deia eta Diario de Noticias de Gipuzkoa argitaratu dute. Hona hemen euskerazko bertsioa:

PAPERIK GABEKOEN GAINEKO ERRUDUNTASUN PRESUNTZIOA – ZURIA ARZUA

Berriro ere, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak – paperik gabekoak- eskuindar indarren diskurtsoen objektu gisa jartzen ari da. Horrela, gizatasuna kentzen zaie, eskubiderik izango ez balute bezela, ahaztuz gizaki bakarrak direla, amets, beldur eta itxaropen propioekin, eta “gainontzeko” hiritarrentzat mehatxu gisa kokatzen dira. Rajoy: “(atzerritartasun) legea aldatu beharra dago, hiritarrei arazo gehiago ez sorrarazteko” (EL PAIS 2010/I/17). Nola antzatetsi hiritar osotzat egoera hortan aurkitzen den pertsona? Argi dago PPko presidentearentzat aintzatespen hori ezin dela eman. Berriro ere, “gu” eta “euren” arteko banaketa nabarmentzen da: eskubideak dituztenen eta eskubiderik ez dutenen artekoa.

PSOEren gobernuak Atzerritartasun Legearen enegarren erreforma aprobatu berri du, atzerakoiagoa, zeinaren bitartez, beste zenbait gauzen artean, egoera irregularrean daudenei 60 eguneko askatasun gabetze isunak ezarri ahalko zaizkien. Gogoratu dezagun deliturik ez dagoela medio, arauhuste administratiboa baizik.

Eskubide ezberdintasunaren instituzionalizazioak aurrera darrai. Diskriminazioa mantentzen da, horixe baietz. Diskriminazio hori baimendu eta onartzen duen gizartean eta sistema politikoan bizi gara, historian eman diren egoera lotsagarrietaz izutzen garen bitartean: segregazio raziala, emakumeon eskubide ukapena, esklabutza, judutar eta musulmanen kanporaketa, etab. Gauzak ez dira gehiegi aldatu. Eguneko gizartean astakeriak egiten dira, hementxe. Vic-en bizi diren pertsonak, hala nola Abanto-Zierbenan gertatu zen bezela (errolda ukatzen zitzaiela), nahiz eta paperik ez izan, herriko bizilagunak dira eta erroldatu beharra daukate. Erroldatzeak osasuna, hezkuntza eta oinarrizko giza zerbitzuetarako sarbidea ematen du. Irregulartasunak berez zenbatu ezineko hainbat zailtasun dakarzki, arlo ekonomiko, sozial eta lan arloan. Horrezgain, osasun eta hezkuntzarako eskubide unibertsalak ukatzen bazaizkie, euren buruen gain jausten den opresio eta bazterketa gaindiezinak izango dira.

Hori guztia jakinda, paperik gabekoak sistemarentzat, ongizate gizartearentzat, lan arloko garaipenentzat eta hiritar segurtasunarentzat mehatxu bat direla entzuten jarraitzen dugu.

Pertsona batek ez du paperik ez izatea aukeratzen. Harrera estatuek ezartzen dituzten harresi normatiboek kokatzen dituzte irregulartasun egoeran. Etorkinek komunean dute jaioterritik atera direla beste herrialde baten bizitza proiektu hobeago bat garatzeko, bakoitzak bere arrazoiengatik motibatua edo bultzatua. Behin hemen, etorri baino lehenago baimenik lortu ez badute (egun nekez lortu daitekeena, are gehiago Afrikatik bazatoz), aurkituko dira 3 urtetako erresidentzia jarraitua galdatuko zaiela egoera erregularrean egon ahal izateko, urtebeteko lan eskaintzaz eta demostratu beharreko finkatze sozialaz gain. Bitarte horretan, irregulartasuna, beldurra, konfidantza eza, bazterkeria, esplotazioa, gehiegikeriak, abusuak.

Inork ez du egoera horretan egon nahi, hasi gaitezen oinarrizko premisa hortatik. Pertsona hauek bertakoentzat mehatxu bat suposatu dezaketela adieratzea jasanezineko gordinkeria da, gorrotoa, gaitzespena eta arrazakeria elikatzen duena. Integrazioak “bestea”ren errekonozimendua galdatzen du, berdintasunean. Berdintasunik gabe ez da inorentzat ongizaterik egongo. Sendotasunez adierazi dezagun polítika neoliberalak eta horiek aplikatzen dituzten gobernuak direla ezberdintasunaren errudunak. Ezberdintasun egoera hutsak, gizarte aurreratu eta justu baten bizi garenaren ideia zapuzten du. Ezin ahaztu gizaki guztioi berezko duintasuna, eskubide berdintasuna eta besterenduezina aurrezagutzen zaigula. Paperik gabeko pertsonak ez dira salbuespena.

 


Mugak


SOS Twitter

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text