SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Kriminalizazioa
Larunbatean, Espazio Publikoaren Ordenantzaren kontrako festa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/24

Hurrengo larunbatean Areatzan Espazio Publikoaren Ordenantzaren kontrako jai bat ospatuko dugu eta biziki joan zaitezten eskatzen dizuegu. Protestatuko dugu baina asko gozatzen; badirudi gozamena dela Udalak debekatu nahi duena, ordenantza ero honek bizikleta, patin, kometa, boomerang etabarren erabilera mugatzen baitu, eta baita kalean sexu harremanak debekatu ere. Gainera, prostituta eta manteroak bezalako protekzio gabeko gizataldeen kontra sutsuki egiten du. Gu han egongo gara!

Azken ekimena egunkari benetan polit hau editatu eta Bilboko metro geltoki guztietan banatzea izan da, talde desberdinek proposatutako edukiez osatutako:

Kalea guztiona da Egunkaria

Oraindik ez dituzu alegazioak sinatu? Larunbata baino lehen guri bidali zure sinadura e-mail edo fax-ez, gure lokalera etorri edo larunbatean zuzenean Areatzara eraman.

Espazio Publikoaren Ordenantzari alegazioak


alt

 
Espazio publikoko ordenantzaren kontra sinatu! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/15

alt

Aurretik kontatu dizuegun bezala, Bilboko Udalak tramitatzen dabilen Espazio Publikoaren Ordenantza atzera pauso galanta da eskubide, askatasun eta hiritarren partaidetzari begira. Batez ere baztertuak dauden gizarte taldeen kontra egiten du: top manta saltzaileak, kaleko prostituta, kaleko musikari eta artistak, etab. Gizarte eragileoi ere kalte handia egingo digu, espazio publikoa aldarrikatze ekintzetarako erabiltzeko aukerak mugatzen baititu. Halaber, pertsona ororen eguneroko bizitzan eragina dauka, bizikleta eta patinetan ibili, kometekin jolastu edota kalean edan bezalako jarduerak murrizten baititu. Eta batez ere, hiri eredu jakin bat inposatzen du: turista eta kongresistei begira eraikitako eskaparate-hiria eta ez guk defendatzen dugun hiri irekia, mugarik gabekoa, anitza, topagune, gozamen eta aldarrikapen gunea.

Hala, Bilbon Kaleak Aske plataformak Ordenantzaren kontrako norbanako alegazioak jasotzen dabil. Deskargatu eta guri pasatu bai e-postaz, eskaneatua, fax-ez (944 790 498), posta arruntaz (Lapurdi 7, 48012 Bilbao) edo gure lokalera etorriz. Bizkaiko Emakume Asanbladaren lokalean edota Ekoetxean ere jasotzen dituzte, biak Alde Zaharreko Pelota Kalean.

Ekainaren 26an Ordenantzaren kontrako jaialdi bat ere ospatuko dugu "Kalea guztiona da lelopean". Irudian kartela daukazu. Egun horretan bilduko ditugu talde bakoitzak jasotako alegazio guztiak.

Espazio Publikoaren Ordenantzaren kontrako alegazioak jeitsi

LBilboko Espazio Publikoko Ordenantza irakurri

Espazio Publikoaren Ordenantzari buruzko laburpen kritikoa

Kalea guztiona da ekitaldiaren kartela (2010-06-26)

 
Concentración en apoyo a los manteros PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/10

Mbolo Moy Doole y SOS Racismo os convocamos a una concentración de apoyo a los manteros mañana a las 11 frente al Teatro Campos Elíseos de Bilbao (C/ Bertendona), en el que se celebra la Asamblea General de la Confederación Internacional de Sociedades de Autores y Compositores. Denunciaremos que estas empresas son las responsables de la criminalización, que se plasma en penas de cárcel, multas desorbitadas y órdenes de expulsión para personas abocadas por la Ley de Extranjería a ganarse la vida vendiendo CDs y DVDs en la calle, sin derechos.


Reclamaremos a la SGAE y al resto de empresas de gestión de derechos de autor que renuncien a las indemnizaciones que tanto lastran a las personas inmigrantes abocadas al top-manta. Si las indemnizaciones, que suelen ir de los 500 a más de 3000€, no se pagan – y no las pueden pagar- no pueden empezar a pagar la multa, por lo que está se cambia por días de privación de libertad, puede ser incluso sustituida por la expulsión. Además, las sanciones económicas provocan la paradoja de que la persona tiene que seguir vendiendo CDs para poder pagarlas.

Gehiago irakurri
 
CIE-en aurkako elkarretaratzea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/05/19


"MAMADOU ASKATU!

CIE-AK ITXI"


BIHAR MAIATZAK 20 19:30tan MOYUA PLAZAn

DEITZEN DUTE: SOS RACISMO-BIZKAIKO SOS ARRAZAKERIA, MBOLO MOY DOOLE, CEAR-EUSKADI, HARRESIAK APURTUZ, CENTRO ELLACURÍA


El pasado jueves un vecino senegalés de Portugalete que estaba realizando unas gestiones en Madrid fue detenido por la Policía Nacional por estar en situación irregular. En este momento está en un Centro de Internamiento de Extranjeros (CIE) a la espera de ser expulsado. Ese mismo día, SOS Racisme Catalunya denunciaba la muerte de un joven de origen marroquí en el CIE de Zona Franca (Barcelona). Ante estos incidentes y las situaciones de los centenares de personas que se encuentran internas en una de estas “cárceles para inmigrantes”, que atentan profundamente contra los derechos humanos, SOS Racismo, Mbolo Moy Doole, Harresiak Apurtuz, CEAR-Euskadi, Centro Ellacuría llamamos a la ciudadanía a una concentración por el cierre de los CIE, mañana día 20 de mayo a las 19.30 frente a la Subdelegación del Gobierno en la Plaza Moyua de Bilbao.

Gehiago irakurri
 
Kalea guztiona da! Espazio publikoaren ordenantzarik ez! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/05/18

SOS Arrazakeria Espazio Publikoaren Ordenantzaren kontra egiteko sortu den plataformarekin bat egin du eta hurrengo igandean Maiatzak 23, 12etan Moyua Plazatik aterako den manifestaziora joan zaitezten eskatzen dizuegu. Arau oso larria da: batez ere kalean diharduten prostitutei isunak jarriko zaiazkiela hedatu da (benetan onartezina baita) baina beste gizarte taldeen kontrako presioa ere areagotuko du: saltzaile ibiltariak eta musikariak besteak beste. Horrez gain, kalean egiten den jarduera oro ere arautzen du  ordenantzak. Hala, kalea bidegabekeriak salatzeko eta mundu hobeago baten alde sentikortzeko erabiltzen dugunon jarduera oztopatuko zaigu.  Guzti horrengatik, kalera atera behar gara! Komunikatua osorik irakurtzeko sakatu Gehiago irakurri:


KALEA GUZTIONA DA, GOZA DEZAGUN LIBREKI!

Behean sinatzen dugun Bilboko taldeek eta elkarteek –talde anitzak eta lan esparru desberdinetan aritzen garenok–, Bilboko Udalak prestatu duen Espazio Publikoari buruzko Ordenantzaren proiektuaz zera adierazi nahi diegu Bilboko hiritarrei:

Azken asteotan, Espazio Publikoari buruzko Ordenantzaren proiektuaren gaineko eztabaida zabaldu da herritar eta komunikabideen artean, bereziki, prostituzioaren debekuaren inguruan. Nolanahi ere, zabalagoa da Ordenantza honen aplikazio eremua. Gogora dezagun kalean egiten diren jarduera batzuei buruz proposatzen dena:

* Zerbitzu sexualen eskaintza eta eskaera debekatzen ditu eta gogor zigortzen ditu, emakume hauen egoera zaila eta beharrak kontuan hartu gabe eta zigorren bidez prostituzioarekin amaitu nahian.
* Kalean burutzen diren “ez-gizabidezko”tzat jotzen diren jarduera sexualak debekatzen ditu, oso formulazio zabala eta interpretagarria erabiliz. Honek gizarteak normaltasunaz onartzen dituen adierazpen afektiboak jazartzera eraman dezake.
* Kaleko edana debekatzen du eta praktika hau egiten duten gazteen aisia ordena publikoaren arazo bihurtzen du, inolako alternatibarik gabe. Harrigarria da debekua dela, soilik, edariak ostalaritza-lokal batetik ez badatoz.
* Kaleko musika eta bestelako adierazpen artistikoak mugatzen ditu, adibidez, baimenik behar ez izateko 2 metro karratu baino ezin direlako okupatu edo bi pertsona bakarrik baino ezin direlako aritu.
* Bizikleta, monopatina, patinak eta halakoen eta kometa, eta abarren arauketa zorrotzegia da. Areago, oinezkoak espaloietan eskumako aldetik joatera derrigortu nahi ditu!
* Jarduera zibiko, kultural, ludiko eta kiroletakoak lar arautzeaz gain, aldarrikapen politikoak zabaltzea helburua dutenak debekatzen ditu.
* Salmenta anbulantea arautzen du eta guztiz debekatzen du “mantarekin salmenta”. Berriro ere, gizarte-arazo bati debeku eta zigorren bitartez erantzun nahi zaio. Are gehiago, top manta delakoan erosten dutenak ere zehatuko lituzkete.
* Orain arte, inolako oztoporik egin diren jarduerak arautzen ditu: dohaineko prentsaren banaketa, ikus-entzunezko jarduerak, kuestazioak eta mahai informatiboak. Ideia politikoak zabaltzeko jartzen diren mahai informatiboak debekatzen ditu.


Ordenantza berriaren proiektuaren edukiei buruz hau da gure iritzia:

Gehiago irakurri
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL


Mugak


SOS Twitter

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text