SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Kriminalizazioa
Bereizi gabeko identifikazio eta atxiloketak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/03/01

Hona hemen gaur komunikabideen artean hedatu dugun prentsa-oharra, Basaurin 11 etorkinen atxiloketa bidegabekoa salatzeko.

Bereizi gabeko identifikazio eta atxiloketak

- Basauriko Udalak gizarte bazterketa egoeran zeuden paperik gabeko etorkin Atzerritartasun poliziaren eskuetan utzi ditu

- Pertsonen jatorrian oinarritutako bereizi gabeko atxiloketek etorkinen kriminalizazioa dakartzate


Barne Ministerioak Atzerritartasun Legediaren aplikazioaren inguruko 1/2010 zirkularra onartu berri du. Izaera sekretudun eta hainbat gizarte- taldeen zein Polizien Sindikatu Bateratuaren salaketa jaso duen zirkular honek, kanporatze aginteak ahalik eta lasterren bideratzea agintzen du. Era berean, zirkularrak kanporaketa txostena aurretiko “kautelazako atxiloketak” egitera bultzatzen ditu, nahiz eta ez jakin aipatutako txostenaren ondorioz kanporaketa agindua burutuko den ala ez.

Kriminalizazio testuinguru honetan, pasa den otsailaren 24ean Basauriko udaltzainek udal honetako etxe huts bat okupatzen ari zen etorkin talde bat bertatik kanporatu eta espainiar poliziaren Atzerritartasun Brigadaren esku utzi zuten. Guztiak miatu eta identifikatu ondoren, hauetariko 11 -egoitza baimenik gabe zeudenak-  atxilotuak eta Indautxuko komisaldegira zuzenduak izan ziren.

Gehiago irakurri
 
Paperik gabekoen sarekaden kontrako matxinada poliziala PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/02/18

Atzo El Mundo albiste benetan ona argitaratu zuen. Gogoratu: INOR EZ DA ILEGALA!

El SUP llama a la rebelión ante la orden de redadas masivas de 'sin papeles'
El Mundo, OLGA R. SANMARTÍN, 2010-02-17

Insta a los agentes a no hacer detenciones preventivas porque las considera «ilegales»

En la guerra callejera que el ministro del Interior, Alfredo Pérez Rubalcaba, ha declarado a los sin papeles, éstos cuentan desde ahora con unos aliados inesperados: los propios policías. El Sindicato Unificado de la Policía (SUP) ha llamado a los agentes a la rebelión contra la orden de la Comisaría General de Extranjería que les obliga a hacer redadas masivas de inmigrantes.

En un comunicado que ha enviado a sus afiliados, el sindicato mayoritario de la Policía denuncia que este sistema de redadas masivas e indiscriminadas de indocumentados es una «práctica ilegal, profesionalmente injusta y moralmente inaceptable». Porque no sólo «vulnera los derechos constitucionales» de los ciudadanos, argumenta, sino que también «pone en riesgo» las garantías jurídicas de los propios agentes.

Gehiago irakurri
 
Arrazakeria armarik indartsuena da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/02/03

Hona hemen Estatu Batuetako soldadu beterano batek gerra eta arrazakeriaren kontra botatako hitzaldi paregabea: "Arrazakeria errifle, tanke, bonbaketari edo hontzi korazatu bat baino garrantzitsuagoa da (...). Gure herriko jende langile eta txiroa bidaltzen dute beste herri bateko jende langile eta txiroa erahiltzeko. Helburua: aberatsak aberatsago bilakatzea. Arrazakeriarik gabe, soldaduak konturatuko ziren Irakeko herriarekin gehiago daukatela amankomunean gerrara bidaltzen gaituzten biloidunekin baino”.

Dim lights Embed Embed this video on your site

 
Bilboko Udalak delinkuentzi eta immigrazioa lotzen dituen aurreiritzia elikatzen du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/01/22

Atzo Bilboko Udalaren Segurtasun arloak 2009eko delinkuentzia datuak aurkeztu zituen, atxilotuen %64 atzerritarrak zirela nabarmenduz. Bagenekien El Correo-n aipatuko zutela eta komentario arrazista ugari aterako zirela (eta hala izan da). Beraz, prentsaohar bat bidali genuen, hainbat komunikabideek argitaratutakoa: Berria, Deia, ADN, ABC, Diario de la Inmigración y Astekari Digitala. Hona hemen Berriak argitaratutakoa:

Xenofobia elikatzea leporatu diote Bilboko Udalari

SOS Arrazakeriak dio etorkinen aurkako jazarpena handitu egin dela eta horrek atxilotu gehiago eragin dituela

Erredakzioa.
Bilbo

«Iaz Bilbon etorkin gehiago atxilotu izanak erakusten du euren aurkako jazarpena eta polizia presioa handitu egin direla». Hala uste du SOS Arrazakeria taldeak, Bilboko Udalak hiri segurtasunari buruz kaleratu dituen datuen inguruko balorazioa egiterakoan.

Udalak jakinarazi du iaz 1.669 lagun atxilotu zituztela, eta horietatik %64 etorkinak izan zirela. Gainera, 2008an baino %32 identifikazio gehiago egin zituztela. Datu horiek horrela eta huts-hutsean ematea salatu du SOS Arrazakeriak, eta aurreiritzi xenofoboak elikatzea egotzi dio. «Datu horiek atxiloketa eta identifikazio kopuruak erakusten dituzte, eta ez zigor kopurua, eta, horrenbestez, ezin da ondorioztatu etorkinek delitu gehiago egiten dituztenik». Izan ere, nabarmendu duenez, etorkinen aurkako jazarpena handitu egin da, eta gaur egun etorkin izateak susmagarri bihurtzen ditu hainbat atzerritar; hau da, «zantzu errealetan» oinarritu ordez, irizpide arrazisten arabera identifikatu edota atxilotzen dituzte sarri etorkinak. Kadero gazte aljeriarraren kasua ekarri du gogora.

Gehiago irakurri
 
Etokinen kontrako sorgin ehiza Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/11/03

Pasaden astean Barakaldoko Udalak egoera irregularrean zeuden eta hutsik zegoen etxebizitza bat okupatzen zuten sei etorkin Polizia Nazionalaren esku utzi zituen  kanporatuak izan zitezen. Bizkaiko SOS Arrazakeriak, Berri Otxoak, Harresiak Apurtuz, Izangai eta Mbolo Moy Dooleren laguntzarekin, komunikatu bat plazaratu genuen jokaera poliziala eta Udalaren diskurtso kriminalizatzailea salatzeko.

Tas-Tas irratian elkarrizketa entzun

Komunikatua irakurri

 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL


Mugak


SOS Twitter

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text