SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Orokorra
Baltasar PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/01/05

Erregeen gau honetan guk ere, hainbat taldek egin duten bezala, Baltasarren papera egiteko aurpegia beltzez margoztuta daramaten pertsona txuriak aukeratzearen kontra egiten dugu. Urte asko dira gure herri eta hirietan kolore guztietako pertsonak bizi garenetik. Beraz, ez dugu ulertzen Iruñan kabalgata antolatzen duen elkarteak pertsona txuri bat mantentzeko erabakia hartu izana, euren bazkideen kontrako proposamenari kasurik ez eginez. Bestalde, Centro Panafricano elkarteak plazaratutako komunikatua sinatzera animatzen zaituztegu, udalei Baltasar beltzak aukera ditzaten eskatzen. Azkenik, hona hemen SOS Racisme Catalunya-k gau honetan ere arrazakeriari ez esateko sortu duen bideoa. 

Dim lights Embed Embed this video on your site

 
2010 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/12/31

Ez da erreza Urte Berri On opatzea, badakigulako hurrengo 12 hilabeteak oso gogorrak izango direla immigrazio arloan. Atzo Público-k 2010-an etorkinentzat egongo diren mehatxu nagusiak laburbiltzen zituen: atzerritartasun lege berria, paperik gabekoen atxiloketak eta langabeziaren igoera. Titularra: "España endurece en 2010 el acoso a los sin papeles"

Baina tristeziak ezin gaitu gelditu. Gau honetan gozatu dezagun, bidegabekeriak burutik aldenduz, Maruja Torres-ek idatzi duen bezala:

"En eso consiste una buena celebración de la Nochevieja, supongo. En conseguir un perfecto estado de olvido, en transitar por un dulce túnel que nos conduce hacia un esperanzador despertar, tan sólo perturbado por la resaca (...) Olvidaré esta sordidez moral y estética porque no deseo que la ira se me atragante antes que las uvas".

Hori bai: bakarrik gau bat ahazteko. Bihartik aurrera ahal dugun indar guztiekin hasi behar gara eskubideen zapalketen kontra mobilizatzen, krisialdia ez dela aitzakia oihukatzen, aurreiritziek mugatu eta zatitzen gaituztela, eta denon artean kolorezko mundu bat eraiki nahi dugula, eskubide berdintasunean eta aniztasunean oinarritua. 

Besarkada antiarrazista bero-bero bat denontzat!

 
Twitter-en gaude PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/12/30


http://twitter.com/sosracismobiz


JARRAITU GAITZAZU!

 
Web berria estreinatzen dugu! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/11/24

Diseinua aldatu ezezik, nobedade asko gehitu ditugu: egutegia, dokumentuak jeisteko tresna, blog moduan komentarioak eransteko aukera... Oraindik eduki asko euskeratu behar ditugu, baina laister web osoa elebiduna izango da.

 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





Azken iradokizunak

  • Enhorabuena chicas y chicos! Un NO al racismo y mu... Gehiago...
    10.03.27 21:31

¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text