SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Kanpainak
Espazio publikoaren ordenantzari EZ! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/05/18

Kaleko prostituzioaren aurkako hainbat ordenantza abian jartzen alferrik saiatu zen Bilboko Udala. Orain beste bide bat hartu du: Espazio Publikoa era trinkoan arautzen duen ordenantza bat proposatu du. Ordenantza potolo horretan prostituten kontra egiteko bi artikulu sartu ditu: alde batetik, kalean harreman sexualak debekatzen ditu; bestetik, kalean sexu zerbitzuak eskaini edo eskatzea. Hori dela eta, gure lehenengo ekimena komunikatu hau hedatzea izan zen:

Comunicado sobre la ordenanza que sanciona la prostitución

Baina prostitutez gain, beste gizataldeak ere oso kaltetuak ateratzen dira ordenantza honekin. Esaterako, kaleko saltzaile, musikari eta artistak. Gainera, bizikleta, patin zein kometen erabilpena mugatzen du, mahai informatiboak jartzeko bi asteko epea inposatzen du, etab. Beraz, pertsona guztien bizitza mugatuko du. Gainera, gizarte eragileon jarduera oztopatzen du, sensibilizazio eta salaketa ekimenak egiterakoan kontrol gehiago egongo baita. Guzti horren kontra egiteko, 70 inguru eragilek osatuko plataforma batean sartu gara: Bilbon Kaleak Aske

Plataformaren lehen ekimena Maiatzaren 23an manifestazio bat ospatzea izan zen. Aldarrikapena hau izan zen: “Kalea guztiona da. Askatasunez goza dezagun pertsona guztien eskubideak errespetatuz".

Ondoren, Bilboko Udalean, Ordenantza plenoan aurkeztu zen egunean elkarretaratze zaratatsu bat  egin genuen


Desde entonces, nos hemos dedicado a recoger firmas a la alegación que vamos a presentar: Alegaciones a la Ordenanza del Espacio Público

Hemos presentado la alegación mediante un pequeño análisis crítico y satírico de la ordenanza: Resumen crítico sobre la Ordenanza del Espacio Público

Finalmente, hemos organizado una fiesta en el Arenal, en el que realizamos diferentes actividades que estarán limitadas con la ordenanza (música callejera, taller de cometas, besada popular...) y tuvo una amplia repercusión mediática: puedes leer lo que sacaron Berria, Gara y Deia.

alt


Para anunciar dicho evento, recurrimos también a otra actividad restringida: repartimos en todas las bocas de metro de Bilbao, unos periódicos gratuitos realizados entre los distintos colectivos de la plataforma, que incluyen desde artículos de opinión a entrevistas a colectivos afectados, sazonado con mucho humor.

Periódico Kalea guztiona da

Desde SOS Racismo seguiremos muy alerta para detectar multas o detenciones basadas en criterios racistas y para denunciar el efecto de la ordenanza sobre colectivos especialmente discriminados, como las prostitutas o los vendedores de top-manta. Os seguiremos informando. Y si tenéis alguna propuesta, no dudéis en hacérnosla llegar.

 
Eskubideen murrizketen kontra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/04/07

Krisialdi garaian fenomeno bikoitz baten aurrean gaude: alde batetik, diskurtso xenofoboetan oinarrituz eskubideak murrizten ari dira (immigrazioaren fenomenoa testuinguru ekonomiko berrira moldatu behar dela, hemen ez dagoela kanpokoentzako lan nahikorik, etorkinek zerbitzu publikoak gehiegi erabiltzen dituztela eta Ongizate Estaturako mehatxu bat direla, etab.). Bestalde, gizarte osoaren kalterako diren eskubide murrizketa horiek eragin bereziki latza daukate etorkinengan. Hori dela eta, Bizkaiako SOS Arrazakeria hasieratik eskubide sozialen aldeko plataforma batetan parte hartu du gizarte baztertzearen kontrako kolektiboekin, feministekin, etab.

Plataformaren lehentasuna oinarrizko errenta mugatuko duen Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuaren aurka egitea izan da. Besteak beste, dekretu honekin etxebizitza bakoitzeko bakarrik bi pertsonek asko jota izango dute diru laguntzako kobratzeko aukera. 2010 urtean zehar gizarte prestazioen alde eta murrizketen kontra sentikortzeko hainbat ekintza burutu ditugu:

- Otsailak 9: Sindikatu eta gizarte eragilok prentsaurreko bat eman genuen dekretuak salatzeko.

- Otsailak 25: Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Bilbon, dekretuen kontrako elkarretaratzea.

- Martxoak 9-13: Areatzan lau eguneko akanpada egin genuen

- Martxoaren 30: Procesión de la Santa Paciencia, (irudian) krisialdiaren biktimak diren pertsona eta familien zaindaria.

- Apirilak 13: Eskubide murrizketengatik dolua egin genuen. 

- Maiatzak 5: Eskubide murrizketen kontrako danborrada

Hurrengo deialdia: MAIATZAK 8 12.30etan BIZKAIKO DIPUTAZIOTIK KALEJIRA!!!!


 
Atzerritartasun legeari EZ! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/11/23

Bizkaiko SOS Arrazakeria betidanik agertu da edozein atzerritartasun legediaren kontra. Gure estatutik kanpo jaio diren pertsonen bizitza modu desberdin batea arautzea arrazakeria instituzionala iruditzen zaigu.

Atzerritartasun legea:

- Ez bidezkoa da, eskubide berdintasunaren kontra doalako

- Ezgizatiarra da, ondorio benetan larriak dituelako: esaterako, Espainiar kostaldera heltzen saiatzean, poliziari ihes egitean edo mugetako hesiak saltatzean gertatzen diren milaka heriotzak. Egoera irregularrean dauden pertsonek askotan ez dituzte gehiegikeriak salatzen (poliziarenak, genero indarkeria, etab.) kanporatuak izatearen beldur direlako; ekonomia murgilduan soilik lan egin dezakete; ezin dira euren senideekin elkartu....

- Gainera ez da eraginkorra, ezinezkoa baita pertsonek euren biziak hobetzearen nahia kontrolatzea. Pertsonak beti egon gara migratzen eta ez dugu migratzeari utziko lege baten oztopoengatik.

Pasaden Azaroaren 26an legediaren erreforma bat onartu zen Espainiar Legebiltzarrean. Atzera pauso konkretuak gehietzen ditu, baina batez ere, sakoneko bi asmo indartzen ditu: etorkinak lanesku hutsa bezala aurkeztea eta euren artean kategoria berdinak gehitzea, ala pertsonen arteko desberdintasunak eta bazterkeriak handituz. Bizkaiko SOS Arrazakeriak beste 22 taldeekin mobilizazio bat prestatu du progresistatzat saltzen diguten erreforma honi ezetz esateko baina, batez ere, gure helburua eskubide berdinak dituzten pertsonak osatutako gizarte bat eraikitzea dela gogorarazteko. Manifestazioa Abenduak 12 eguerdiko 12etan hasiko da Arriaga Plazatik.

Hurrengo baliabide hauek ikusi:

Manifestazioaren kartela
Pititako irratiak egindako iragarkia
Mar de Fueguitos irratsaioan elkarrizketa (Tas-Tas Irratia)
Atzerritartasun Legearen erreforma
SOS Racismoko Federazioak plazaratutako komunikatua

 
Abanto-Zierbanan, berdintasunezko erroldatzearen aldeko kanpaina PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/09/30

Abanto-Zierbanako Udalak egoera irregularrean zeuden etorkinei erroldatzeko eskubidea ukatu zien, Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ) exijitzen baitzieten. Hala, pertsona horiek oinarrizko eskubiderik gabe utzi zituzten, osasun arreta eta hezkuntza jasotzeko eskubiderik gabe, besteak beste. Udala, Arartekoa eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean kexak jarri genituen eta Udaletxearen aurrean elkarretaratze bat antolatu. Azkenean, Udalak, presioaren aurrean, amore eman zuen eta AIZ aurkeztu behar izan gabe erroldatzeko aukera onartu zuen, beraz, legea aplikatuz.

 
Etzaitez ixildu, SALATU! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/09/30

ETZAITEZ IXILDU, SALATU! kanpaina

Ekintza arrazista edo xenofoboak pairatu edo ikusi dituzten pertsonei SOS Arrazakerian salatu ditzatela animatzen diegu. Horretarako taberna eta lokutorioak bezalako leku estrategikoetan pegatina hauek itsatsi ditugu: 
 alt src=    
    

 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL


Mugak


SOS Twitter

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text