SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Generoa
Comunicado Expulsión Inmigrantes Isla de Tierra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/09/05

Publicamos el Árticulo emitido por SOS Racismo Federación, APDH,Andalucia Acoge, CEAR y Asociación ELIN, en respuesta a las expulsiones de la pasada noche de los 73 inmigrantes refugiados en la Isla de Tierra.

alt

Descargalo.

icon Comunicado Isla de Tierra

 
Rueda de prensa sobre abusos policiales PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/11/04


2011ko azaroaren 3an

•    La Audiencia Provincial de Bizkaia declara nulo el sobreseimiento que el 31 de marzo había decretado un Juzgado de Bilbao ante la denuncia de un ciudadano extranjero por posible detención ilegal.

•    SOS Racismo denuncia nuevamente el tiempo excesivo de las detenciones, especialmente en los casos de personas extranjeras y el uso de la detención como castigo.

•    Diversos colectivos realizaron una denuncia pública el pasado 17 de febrero, ante otro caso en el que también la Audiencia fallaba en contra del archivo de otra denuncia y mandaba investigar la posible comisión de un delito de detención ilegal.

•    Sos racismo de Bizkaia presenta unas jornadas sobre abusos policiales de carácter racista que tendrán lugar los próximos días 10 y 11 de noviembre en el Centro Cívico de San Francisco de Bilbao.
Auto de la audiencia de Bizkaia

Gehiago irakurri
 
Salerosketaren inguruko artikulua, euskeratua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/05/26

Komunikabideetan etengabe irakurtzen ari gara emakumeak esplotazio sexualerako erabiltzen dituzten trafiko sareen desartikulazioaren inguruko berriak. SOS Arrazakeriatik arduraz begiratzen diegu berri hauei, ez baita informatzen emakume horiek zein egoeratan geratzen diren. Aste hontan tamalez, gure susmoak baieztatu dira: emakume horiek babestu baino, jarraikituak izaten ari dira.

Albisteak esaten du "vudu errituak erabiltzen zituen sexu ustiapen sare bat desegina" (El Pais, 24-05-2010), 19 balizko proxeneten atxiloketari buruz berri eman ondoren "Sarearen biktima ziren 54 pertsona atxilotuak izan ziren ere, atzerritartasun legea urratzeagaitik, ez bait zituzten lan edo egoitza baimenik"

Jakin bagenekien Espainiar gobernuak biktimei baldintza gabeko protekzioa ematea baino mafien kontra egitea lehenetsi ohi duela. Askotan salatu dugun bezala, bai Salerosketaren Kontrako Plana-k zein Atzerritartasun Legearen erreformak zera ezartzen dute: emakumeari protekzioa emateko honek poliziarekin kolaboratzea erabaki behar du (hau da, proxenetak salatu), hausnarketa epe motz batetan. Gure ustez onartezina da protekzioa emateko holako baldintzak jartzea. Baina are eta lotsagarriagoa suertatzen zaigu emakume horiek atxilotuak izatea, hala paperik gabeko etorkinen izaera sexu esplotazioaren biktimaren izaeran aurretik jartzen.


Gehiago irakurri
 
Homo-lesbo-transfobiari EZ! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/05/17

Gaur, Maiatzak 17, homofobia, lesbofobia eta transfobiaren kontrako Nazioarteko Egunarekin bat egin nahi dugu. Intolerantzia guztien oinarria berdina delako, alde batetik: arrazakeria, sexismoa eta homofobiaren kasuan gorentasun egoeran egondakoek beheragoko bezala antzematen dituzten gizarte taldeak zapaltzen dituzte, aniztasunaren kontrako gorrotoa sustatuz.

Bestalde, etorkin askorentzat homo-lesbo-transfobia bazterkeriarako osagai bat gehitzen du. Esaterako, nola esan zure lanean homosexuala zarela hori dela eta kaleratua izanez gero egoitza baimena galduko duzula jakinda? Transexualen kasuan arrazakeria instituzionala ere badago: Genero Nortasun Legeak izena eta generoa aldatzea ukatzen du espainiar naziotasuna ez daukatenei. Emakume transexualek berez langabezia tasa altua pairatzen dute eta askorentzat prostituzioa da ogibide bakarra. Are gehiago ere etorkinentzat, euren izena eta generoa aldatzeko aukera faltaz gain Atzerritartasun Legeak hiru urtez ekonomi murgilduan lan egitera behartzen ditu.

Beste egoera latz bat genero edo orientazio sexuala dela eta euren herrietatik ihes duten errefuxiatuena da. CEAR-ek salatzen duen bezala, asilo lege berriak arrazoi hori onartzen du, baina praktikan eskaerak sistematikoki ukatuak izaten dira. Gogoratu dezagun kameruneko emakumearen kasua: instruktoreak erabaki zuen ezin zela lesbiana izan haurdun zegoelako.

Etorkinei buruz mintzo gara, ijito LGTB-en kasua zuzenean ia ikustezina baita. Eskerrak egon badaudela ixiltasun horren kontra egiten duten hainbat ekimen; esaterako  Gitanaslesbianas y Gitanosgays web-ak.

Ondorioz, guk ANIZTASUNaren alde egiten dugu, letra larrietan, aniztasun afektibo eta sexuala barne. Eta ala, homo-lesbo-transfobiaren kontra egitera animatzen zaituztegu, Donostiako Transmarikabollo koordinakundeak deitutako ekitaldia bezalako ekimenetan parte hartuz.

 
Mahai ingurua: Atzerritartasun Legeari kritika feminista PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/04/16

Bizkaiko Emakumeen Asanbladak, Munduko Emakumeak, La Posada de los Abrazos, Sortzen eta Bizkaiko SOS Arrazakeriak mahai-inguru bat antolatu dugu hurrengo ostiralerako, Apirilak 23, “Atzerritartasun Legeari kritika feminista” lelopean. Immigrazioa genero ikuspuntutik ikertzen dituzten bi aditu izango ditugu gurekin. Norma Falconi, Kataluniako Plataforma Papeles para Todos y para Todas-eko kideak, atzerritartasun araudia, erreformaren ondorioak eta etorkinen eskubideen aldeko borrokak jorratuko ditu ikuspuntu feminista batetik. María Naredo, Amnistía Internacional-eko kidea eta genero gaietan ikertzailea, indarkeria sexistari buruz arituko da: zehazki, Estatu mailako Indarkeria Sexistaren kontrako Legearen garapenean emakume etorkinen eskubideen babes falta salatuko du.

Askotan esan dugu Atzerritartasun Legea ez bidezkoa, ez gizatiarra eta ez eraginkorra dela. Baina horrez gain lege sexista bat ere bada, emakume zein gizonengan izango duen eragin ezberdina neurtzen ez duen lege oro bezala. Lege hau da emakume etorkinak rol femeninoei lotuta dauden lanetara mugatzen dituena –garbiketa eta zaintza lanak, alegia-, gainera ikustezin eta prekarionak direnak. Halaber, azkenengo erreformak gehietzen dituen murrizketek emakumeengan eragin berezia dauzka. Esaterako, senideen birbateratzea mugatzean emakumeek maiz erabiltzen duten bateragarritasun estrategia bat oztopatzen dute: ama birrelkartzea seme-alabak zaindu ditzan. Erreforma indarkeria sexista arloan aurrepauso bat dela aurkeztu da, baina tratu txarrak salatzen dituzten paperik gabe dauden emakumeei poliziak kanporatze agindua irekitzen die. Sententzia emakumearen alde egiten ez badu, agindua martxan jartzen da. Hizlariak hausnarketa hauek sakonduko dituzte eta gero guztion artean eztabaidatzeko eta proposamen feminista eta antiarrazistak botatzeko aukera egongo da. Anima zaitezte!

 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





Azken iradokizunak

  • Enhorabuena chicas y chicos! Un NO al racismo y mu... Gehiago...
    10.03.27 21:31

¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text