SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Deialdeiak eta jarduerak
Atzerritartasun legearen kontrako manifa. Ez hau ez besterik! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/12/12


Gaur ospatu dugu 23 etorkin elkarte eta giza mugimenduk antolatutako manifa, Atzerritartasun Lege ororen kontra egiteko. Arrakasta itzela izan dugu: giro alaia, anitza... Hona hemen irakurri dugun manifestua:

Atzerritartasun legeari EZ! ez hau ez besterik

Espainiar Legebiltzarrak onartu berri duen Atzerritartasun lege berriaren aurrean, behean sinatzen dugun etorkinen elkarte zein gizarte eragileok edozein atzerritartasun legeren aurka geure burua adierazi nahi dugu. Atzerritartasun legedia oro baztertzailea dela uste dugu, eskubideak jatorrizko lekuaren arabera mugatzen baititu, hala arrazakeria instituzionala indartuz.

Gehiago irakurri
 
Larunbat honetan Atzerritartasun Legearen kontrako manifestazioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/12/10

Cartel mani

"ATZERRITARTASUN LEGEARI EZ, EZ HAU EZ BESTERIK" lelopean 23 etorkin elkartek eta giza mugimenduk hurrengo larunbaterako manifestazio batetara deitzen dugu. Eguerdiko 12etan Arriaga Plazatik aterako da.

Azkenengo erreformaren baieztatzearen ondorioz ateratzen gara kalera baina ez bakarrik erreforma honek suposatzen dituen atzerapausoak salatzeko, baizik eta ez dugula inolako legedia baztertzailerik nahi adierazteko. Eskubide berdintasunaren alde egingo dugu Bilboko kaleetan. Hau ez da bakarrik etorkinen arazoa, nahiz eta hauek bereziki kaltetuak izan. Pertsona guztiek daukagu zeresanik; ze motatako munduan bizi nahi dugun erabaki nahi dugu. Kapitalak pertsonek baino mugitzeko aukera gehiago ditu, eskubideak jaioterriaren arabera zehazten dira eta inmigrazioa iritzi publikoaren arreta benetako arazoetatik bideratzeko ke gortina bezala erabiltzen da.

Ez dugu halako Estatu polizial batean bizi nahi; etorkinak kriminalizatzeaz gain hauekiko elkartasun jarrerak zigortzen dituen Estatu batean,  langileak zatitzeko xenofobia sustatzen duen Estatu kapitalista batean. Ez zaitez etxean geratu!

Pititakon iragarkia
Mar de Fueguitos irrasaioan elkarrizketa

Atzerritartasun legearen inguruan informazio gehiago

 
Koloretan Bizi Zinemaldia Getxon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/11/02


Koloretan Bizi

Gaur Koloretan Bizi Zinemaldia hasi da Getxon. Lau saiotan hainbat pelikula erakargarri erabiliko ditugu eskubide berdintasunaren eta aniztasunaren alde sensibilizatzeko. Informazio guztia kartelean daukazue.


 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





Azken iradokizunak

  • Enhorabuena chicas y chicos! Un NO al racismo y mu... Gehiago...
    10.03.27 21:31

¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text