Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!
Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena.
Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.
Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.