Zer egiten dugu Inprimatu
2009/09/30

Elkarte honen helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren kontra borrokatzea da. Azken finean, gure gizartea osatzen duten pertsona eta talde desberdinen artean berdintasunean oinarritako harremanak finkatzea lortu nahi dugu. Aniztasunak suposatzen duen aberastasuna azpimarratzen dugu, testuingurua eskubide eta aukera berdintasuna delarik. Horretarako, jokaera baztertzaile arrazistak eta xenofoboak ahalbidetzen dituzten estereotipoak, aurriritziak eta estigmatizazioak apurtu nahi ditugu.

Horretarako, hainbat sentikortze eta salatze ekintzak eta jarduerak antolatzen ditugu, ukitutako pertsonak eta antiarrazismoaren inguruan lan egin nahi duen pertsona zain talde oro informatua egon dadin.

Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoaren bitartez, arrazakeriak edo xenofobiak eragindako bazterkeria egoeren –bai partikularrek zein erakundeek egindakoak- biktima edo lekuko izan diren pertsonei dohako aholkularitza juridikoa eskaintzen diegu.

Mediategia- Arrazakeriaren kontrako Dokumentazio Gune Multimedia bat daukagu, material espezializatu ugarik osatutakoa: hezkuntza, kulturartekotasuna, Giza Eskubideak, aldizkariak, ipuinak, literatura, DVD-ak, musika, jolasak, erakusketak… Erabili nahi dituen edozein pertsona, zentro, elkarte edo taldek maileguan eraman ditzake. Aholkularitza pedagogikoa eskaintzen dugu zein material diren egokien hartzaile mota bakoitzeko edo adin bakoitzeko orientatzeko.

Urtean zehar hainbat sentikortze jarduera antolatzen ditugu, egunerokotasunaren arabera: hitzaldiak, erakusketak, kaleko ekintzak, manifestaldiak, zinemaldiak, txostenak, gure materialak propioak…