Nerbioiko Lehenengo Argazki Rally-a Inprimatu
2010/05/05

Bizkaiko SOS Arrazakeriak Nerbioiko Lehenengo Argazki Rally-a antolatu du 15 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendua. Helburua jatorri eta esperientzia ezberdineko gazte anitzen arteko bat egitea sustatzea da, argazkilaritzarekiko pasioa ere sortaraziz. Partaideek (banaka eta askoz jota lau pertsonez osatutako taldeetan) "Nola ikusten duzu zure hiria?" galderari erantzun behar diote, emango diegun erabili eta botatzen den argazki-kamera batez baliatuz Bilbori buruz daukaten ikuspegia transmititzeko: zer gustatzen zaien eta zer ez, euren auzoak nolakoak izatea nahiko luketeen, etab.

Parte hartzeko Maiatzaren 14a baino lehen izena eta telefono kontaktu bat bidali behar da Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko telefonora edo behean deskargatu ahal duzuen diptikoan agertzen diren lokaletan izena emonez (telefonoz edo bertara joaten). Rally-a Maiatzaren 21an izango da, ostirala, arratsaldeko 5etan Arriaga plazan. Ekainak 5an partaidetza saritzeko eta Rally-aren gaiarekin bat datozen argazkiak erakusteko festa bat antolatuko dugu gure lokalean. Parte hartu!

Informazio guztia diptiko honetan: Rally