Eskubideen murrizketen kontra Inprimatu
2010/04/07

Krisialdi garaian fenomeno bikoitz baten aurrean gaude: alde batetik, diskurtso xenofoboetan oinarrituz eskubideak murrizten ari dira (immigrazioaren fenomenoa testuinguru ekonomiko berrira moldatu behar dela, hemen ez dagoela kanpokoentzako lan nahikorik, etorkinek zerbitzu publikoak gehiegi erabiltzen dituztela eta Ongizate Estaturako mehatxu bat direla, etab.). Bestalde, gizarte osoaren kalterako diren eskubide murrizketa horiek eragin bereziki latza daukate etorkinengan. Hori dela eta, Bizkaiako SOS Arrazakeria hasieratik eskubide sozialen aldeko plataforma batetan parte hartu du gizarte baztertzearen kontrako kolektiboekin, feministekin, etab.

Plataformaren lehentasuna oinarrizko errenta mugatuko duen Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuaren aurka egitea izan da. Besteak beste, dekretu honekin etxebizitza bakoitzeko bakarrik bi pertsonek asko jota izango dute diru laguntzako kobratzeko aukera. 2010 urtean zehar gizarte prestazioen alde eta murrizketen kontra sentikortzeko hainbat ekintza burutu ditugu:

- Otsailak 9: Sindikatu eta gizarte eragilok prentsaurreko bat eman genuen dekretuak salatzeko.

- Otsailak 25: Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Bilbon, dekretuen kontrako elkarretaratzea.

- Martxoak 9-13: Areatzan lau eguneko akanpada egin genuen

- Martxoaren 30: ProcesiĆ³n de la Santa Paciencia, (irudian) krisialdiaren biktimak diren pertsona eta familien zaindaria.

- Apirilak 13: Eskubide murrizketengatik dolua egin genuen. 

- Maiatzak 5: Eskubide murrizketen kontrako danborrada

Hurrengo deialdia: MAIATZAK 8 12.30etan BIZKAIKO DIPUTAZIOTIK KALEJIRA!!!!