Mediategia Inprimatu

Arrazakeriaren kontrako Dokumentazio Zentro Multimedia

SOS Arrazakerian eskari asko jasotzen genituen berdintasunaren eta kulturartekotasunaren inguruan materialak eskuratzeko eta ahokularitza jasotzeko, batipat ikastetxeetan lantzeko. Ez zegoen halako fondo espezializaturik. Egoera horren aurrean, material pedagogikoen fondoa abian ipini genuen. Gaur izena aldatu dugu, Arrazakeriaren Kontrako Dokumentazio Zentro Multimediagatik, denborarekin pedagogi arloko materialez gain beste eduki espezializatuak gehitu ditugulako: zuzenbidea, generoa, ijitoak, arabiar mundua, Africa beltza, etab. Beraz, eduki horiek ez dira bakarrik irakaslegoarentzat erabilgarriak, baizik eta ikertzaileentzat, giza eskubideen aldeko elkarteentzat, beste gizarte mugimenduentzat edo interesa daukan edozein pertsonarentzat ere aproposak direla zehaztu nahi dugu.

Gure katalogoa oso anitza, eguneratua eta berritzailea da eta materialak euskarri desberdinetan eskeintzen ditugu (liburuak, pelikulak, cd-ak, erakusketak, aldizkariak, etab.) Maileguan har daitezke eta aholkularitza eskeintzen dugu kulturartekotasuna sustatzeko helburuarekin erabiltzeko eta istilu arrazasitak edo xenofoboak ekidin eta kudeatzeko. Gure zentroa Bizkaian kulturartekotasuna zeharkako era batean jorratzeko dagoen baliabide bakarra da. Euskeraz eta gaztelaniaz lan egiten dugu eta genero berdintasuna eta emakumeen ikusgaitasuna biziki bultzatzen ditugu.

Maileguak gure lokalean kudeatzen ditugu, baina materialak gure mediateka birtualaren bitartez kontsultatu ditzakezu. Galderarik edo iradokizunk izan ezkero jarri gurekin kontaktuan.


MEDIATEGIAN SARTU